Jesuitinas Donostiawww.jesuitinasdonostia.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

CANDIDA MARÍA DE JESUS, AMA KANDIDA

CANDIDA MARIA DE JESUS

Haurtzaro apala eta alaia izan du.
Berrozpe baserrian jaio zen 1845eko maiatzaren 31n Andoainene (Gipuzkoa). Jaio eta egun berean bataiatu zuten, eta Juana Josefa izena ipini zioten.
Familiarekin batera maitasun giroan bizi zenez gero, ingurukoak maitatzen eta ongia egiten ikasi zuen; baita Jainkoa eta Ama Birjina ezagutu eta maitatzen ere.
1852. urtean Tolosara joan ziren, gurasoak diruz larri zebiltzaten eta. Aita-amek ehundegian lan egiten zuten bitartean, Juanitatxok bere ahizpa gazteak zaintzen ziten.
Bizitza aurrera joan, eta nerabezaroa ere heldu zen. Bere adineko beste neska gazteen antzera, Juanitatxok ere ezkontzeko proposamenak izan zituen. Baina ordurako bera sumatzen hasia zen hori ez zela bere bidea. Nahiz eta gurasoek ezkongaia begi onez ikusi, Juanitak sendo eta lasai erantzun zien: "Ni Jaungoikoarentzat soilik".

Gazte adoretsua eta solidarioa izan da.
1863. urtearen inguruan, 18 urte izango zituenean, Sabater jaun-andreen etxean neskame lanetan aritu zen Burgosen.
Etxe horretan errespetatu eta maitatu egiten dute; izan ere, ondo dakite lanean gogor saiatzen dela, zintzoa eta pazientzia handikoa dela eta erruki sakonaz bizi dela.
Urteak pasa, erraza izango ez den garai berri bati ekingo dio; baina berak aldarte barez eta izpiritu irmoz aurre egingo dio bizitzako aro berriari.
Juana Josefak gertu-gertutik baieztatuko du txirotasuna oso mingarria dela; hori horrela dela, berak izpiritu kristauaz eta abegi maitekorra eginez hartzen ditu berarengana hurbiltzen diren behartsuak.
Juanitaren izaeraren eta kristatutasunaren adierazgarri da honako egoera honetan esaten duena: etxera txiro asko joaten direlako, zailtasunak eta batzuen kexuak dira nagusi; hala ere, berak esana da: "Behartsuentzako lekurik ez badago, niretzako ere ez".

Eskuzabaltasunez erantzuten dio Jainkoaren deiari.
Garai hartako iraultzaileen istiluak direla-eta, Sabater familia Valladolidera joan behar du. Beraiekin joaten da gure Juana Josefa.
Juana Josefaren bihotzean bada kezka bat gero eta nabarmenago egiten ari dena: neskatilen egoera. Izan ere, XIX. mende erdialdean asaldatuta bizi den Espainiako gizarteko neska gazteek oso aukera gutxi dituzte giza hezkuntza eta hezkuntza kristaua lortzeko. Berak gabezia horiei erantzunen bat emango balie...
Egoera hau izango da Elizako lagundi berri baten hazia: Jesusen Alabak Lagundiaren hazia, hain zuzen ere. Lagundia Jaunaren zerbitzura lan egiteko eta haurtzaroan eta gaztaroan hezkuntza kristaua bultzatzeko sortu zen.
Gure emakumeak oso ondo daki dituen gabezien berri, baina fede-oinarri sendo baten gainean eraikitzen da egitasmoa: Jainkoari konfiantza bete-betea dio, hainbat gutun eta apunte izpiritualetan jasotzen den bezela: "Bakarrik ezer ere ez, ...baina Jainkoaren laguntzaz edozer egin dezaket".

Guraria errealitatean gauzatzen du.
Juana Josefak -gero Candida Mª de Jesus deituko dena- Salamancan lagundia sortuko du.
Abenduaren 8an izan zen, 1871ko Inmculadaren egunean. Ama Birjinari debozio fidela dio, eta oso maite duen Mariaren babesean jartzen du lagundia. Gure Andrea izango da betiko,  "Lagundiak jorratuko duen bidean izarra izango da".
Hasieran denbora apur bat hartu zuten beharrezko trebakuntza hartzeko. Ondoren, Mª Candida eta zenbait kidek lehenego ikastetxea irekitzen dute. Berak duen afan apostolikoa eta ume eta gazteei hezkuntza ona emateko gogoaren adierazgarri da gutun batzuetan irakur daitekeen esaldi hau: "Kristautasunean hezi ditzagun, gure ikastetxeetara neska gazte asko eortzeak poz handia ematen dit".
Bere asmoa da ikaslean beren etxeetan bezala sentiaraztea; harrera ona egitea, gazteak maitatuz eta ulertuz; irmotasunez bai, baina baita ontasun samurrez eta pazientziaz ere... Ikastetxeko giroan alaitasuna nagusi izatea dugu helburu. "Gure irakasleek ahalik eta irakaskuntza-metodorik alaienak erabiliko dituzte".
Jesus bera izango dugu gure ikastetxeetan izate eta zeregin guztien ardatza. Maria bere bizitzako ereduan eta babesean hezi nahi duten guztientzat izango da. Guztion guraria da ikasleak bere giza gaitasunak eta trebeziak garatu ahala, kristautasunean hazten joatea.

Hasierako hazia hazten doa.
Jesusen Alabak lagundiaren lehenengo ikastetxea Salamancan bertan sortu zen. Geroago, beste batzuk sortuz joan dira hainbat herritan: Peñaranda de Bracamonte, Arévalo, Segovia, Medina del Campo, Tolosan...
Emakume apal eta indartsu, umil eta adoretsu baten aurrean gaude. Jaunaren hitzari zabalik dago; eta beraz, besteei bizitzaren hastapenetatik pertsona eta kristau izaten laguntzeko gertu dago.
Bere afan apostolikoak ez du mugarik: "Mundua txikiegia da nire gurariak asetzeko".
1911n Jesusen Alabak lagundiko misiolari talde bat Brasilera joaten da. Maria Candidak alabei oinordetzan utzitako bide ebanjelikoa eta hezkuntza irizpideak lurralde hartara hedatzen dituzte. Hurrengo urtean bigarren talde batek beste ikastetxe bat sortuko du.

LABURBILDUZ, GOGORATZEKO DATAK:
1845eko maiatzaren 31n Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen Berrozpe baserrian.
1869ko apirilaren 2an Valladoliden Lagundia sortzeko inspirazioa izan zuen.
1871ko abenduaren 8an Jesusen Alabak Lagundia sortu zuen Salamancan.
1874ko urtarrilaren 1ean lenengo ikastetxea ireki zuen Salamancan. Ondoz ondo bste ikastetxe batzuk irekitzen joan ziren; hala nola, Tolosan, Segovian, Medina del Campon...
1901eko uztailaren 30ean Elizak Lagundia onartu zuen.
1911ko urriaren 3an Jesusen Alabak Lagundiko 5 kide Brasilera joan ziren.
1912kko abuztuaren 9an Salamancan hil zen.
1996ko maiatzaren 12an beatifikatu zuten.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz